XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGUNOKIN DABILLENA.

¿Zer dan ao ta paperetan dabillena?.

Madril`go Agintariak erabagi dabena: aragikeri-bidetik dabiltzanei laguntza emotea.

¿Laguntza ori zertarako?.

Aragikeritik etorri daitekezan ondorengo batzuk kentzeko.

Gaitzak eta umedun jartea, berbarako.

Laguntza orretarako 600 milloe emon ditue.

¿KRISTAUAK ZER? Ona emen zer diñon Kristau Legeak: 1) Liburu Santuak diño: Gizakia, gizakume eta emakume egin eban Jaungoikoak.

Euren arteko joerea be Jaungoikoak egiñikoa da.

Beraz, gauza ona da, ikusmena ta jateko gogoa onak diran lez.

2) Gizakume eta emakume artean zaletasuna piztu eban, zaletasun orrek berea emon egian.

Liburu Santuak diñoanez, Jaungoikoak gizakume eta emakume egin ondoren, onako agindu au emon eutsen: Azi eta ugaritu zaiteze eta bete lurra.

Beraz, gizakume ta emakume arteko artuemonak Jaungoikoak nai dituenak dira.

3) ¿Jaungoikoak zertarako egin zituan gizakume eta emakume eta euren artean zaletasun ori sortu?.

Maitasun-giroan bizi barriak sortzeko.

Jaungoikoak, iñor lagun artu barik, bizi barriak sortu eikezan.

Baña bakarrik barik, gizakien bidez egitea nai izan eban.

Orretarako, gizakume eta emakume egin zituan eta euren artean biotz-maitasuna eta aragi-zaletasuna ipiñi zituan.

¿PEKATUA NUN DAGOAN? Zaletasun ori Jaungoikoak ipiñiko bidetik kanpora erabiltea, atsegiñ utsaren billa berbarako, orixe da kristauak pekatutzat artu bear dabena.

Jaungoikoak gauza baterako emon eta beste baterako erabiltea, ortxe dago pekatua, Jaungoikoa aintzat arten dabenentzat.

¿Ta Jaungoikoa aintzat artu ez ta zer?.

Ba... dirua ta atsegiña nagusi.